Euri iragarpenaren ondorioz, Leioako Umore Azokaren gaurko programazioa berrantolatu behar izan da. Eguraldiaren aurreikuspenak direla eta, Umore Azokaren XXIV. edizioaren antolakuntzak gaurko programatutako proposamenen ordutegia eta agertokia aldatzea erabaki du, klimatologiarekin bateraezinak direlako.
Leioako alkatea den Iban Rodriguez Etxebarria eta Kultura Zinegotzia den, Estíbaliz Bilbao, “BATU ZUZENEAN” erakusketan izango dira NODE konpainiaren eskutik. Ekitaldia 18:0Oetan izango da, Udaletxeko Frontoian.
Umore Azoka 2024 datorren igandera arte, maiatzak 19, egingo da. Azokaren 24. edizio honetan 41 konpainia eta horien 80 emanaldi baino gehiago egongo dira.
Ikuskizun guztiek doako sarrera librea izango dute, Estefanía de Paz Asin konpainiaren ordezkaritzak izan ezik. Ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, pertsona batek doako gonbidapenak banatuko ditu, iristen den ordenaren arabera emanaldi-gunean, kasu honetan Sabino Arana plazan.
GAURKO PROGRAMAZIO BERRIA, MAIATZAK 16, OSTEGUNA
UDALEKO FRONTOIA
18:00. NODE. “BATU ZUZENEAN”.
19:30. JORDI L. VIDAL. “ALAMOR”.
20:30. DAB DANTZA. “NŒUD”.
22:00. MALETA COMPANY & CIE BALANCETOI. “CLAUDETTE”.
BOULEVARD STOA
18:30. FACILE A RETENIR. “ÓPERA PARA ESPAGUETIS”.
19:30. GORAKADA. “LA KERMÉS DEL VERMÚ”.
21:00. LA PEZ. “PLAZA”.
KULTUR LEIOA AUDITORIOA
23:00. MAITE GUEVARA. “SUSTO”.
KULTUR LEIOA AURREALDEAN (Eguraldiaren arabera)
23:30. LA GLO. “PERSPECTIVAS”.
IBILTARIA SABINO ARANA (Eguraldiaren arabera)
19:00. NACHO VILAR & YLLANA. “OLYMPICS”