- Umore Azokan murgildu. Web orria, Facebook, Twitter eta Instagram erabili. Eskura izango duzu guztia.
- Adi ikuskizunei buruz konpainiek ematen dituzten azalpenei. Aldizkari honetan eta ikonoen bidez ikuskizunaren nondik-norakoak ezagutzeko aukera izango duzu.
- Plangintza on bat egin, gehien gustatzen zaizun hori bilatu eta egin zure ibilbide propioa…
- edo zoaz lasai, inprobisatu, agian bidean zure bidaiaren arrazoia aurkituko duzu.
- Artistak eta hauen lanak errespetatu. Beharrezkoa da guztiok ondo pasatzeko baina batez ere artistentzat, Umore Azoka beste profesional batzuen aurrean aurkezteko eta saltzeko erakusleihoa baita.
- Neurriak garrantzi handia du. Ez baduzu nahi edo ezin bazara lurrean jesarri, zoaz atzealdera; zure altuerak beste batzuen ikus-eremua oztopatu dezake.
- Hobeki lau pertsona eserita, bakarra zutik baino. Ez egon eskatu arte zain. Zure txokoa egin, lurrean eseri ahalik eta pertsona gehienek tokia izan dezaten.
- Azkenak ez dira lehenak. Antzezlana ikusteko tokirik egokiena bilatu baina gogoratu: asko gara eta denok dugu eskubide berdina.
- Adi egon zure seme-alabekin; kaleko arteen esperientzia haiekin partekatu. Eta familian 4 hankako kiderik badaukazu, ez utzi solte.
- Altxatu eskua artistek ikuslegoaren partehartzea eskatzen dutenean eta ematen dizkizuten oharrak jarraitu, oholtzara atera zein zure tokian egon behar baduzu.
- Barre eta/edo negar egin, txalotu, jolastu, hunkitu… artistak ere zuri begira daude.
- Harritzen utzi eta harritu zaitez. Antzezlana aurretik ikusi baduzu, egitaraua begiratu, segur aski ikuskizun ezberdin bat izango duzu oso gertu.
- Begira kaleak nola eraldatzen diren, momentu honetatik aurrera ezberdin ikusiko dituzu.
- Jarleku bat ikusten baduzu, jesarri; iturri bat ikusten baduzu, edan; komun bat ikusten baduzu, erabili. Agian behar dituzunean ez dira eskura egongo…
- Ardura guztiak modu isilean jarri (telefono mugikorra baita ere). Orain hemen zaude, eta hori da garrantzitsuena.
- Begiratu zure begiekin, ahaztu argazkiak edo bideoak mugikorrekin egiteaz.
- Partekatu, gomendatu… bizi izandakoaren inguruko hizketalditxo batek esperientzia aberastu dezake. Erabili #UmoreAzokaLeioa ere bai.
- Zaude adi! Umore Azokan makina bat egoera berezi, bitxi eta bakan aurkituko dituzu.
- Ez egon besteek kontatzeko zain, etorri Leioara eta zuk zeuk ikusi.