Umore Azoka Leioako epaimahaiak 2024ko Aipamen Berezia eman dio LA CORCOLES konpainiari, “H” izeneko erakusketagatik.
Umore Azoka Leioako epaimahaiak 2024ko Aipamen Berezia eman dio LA CORCOLES konpainiari, “H” izeneko erakusketagatik.
2024ko Munduko Ikuskizun Onena CIE BALANCETOI & MALETA COMPANY konpainiak lortu du “Claudette” lanagaitik.
2024ko Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria LA PEZ konpainiaren “Plaza” lanarentzat izan da, freskotasunagatik, hurbiltasunagatik eta publikoarekin izan duen erabateko komunikazioagatik.
Epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio Harrobi Dantza Bertikala konpainia gazteari, ‘Geure(R)a’ ikuskizunagatik, zuzeneko musikaren, irudiaren eta dantzaren arteko fusio koordinatuagatik eta bere hari poetikoagatik.
Jimena Cavalleti Konpainiaren ‘B.O.BA.S. (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales)’ antzezlanari eman zaio, “ikuskizun lotsagabe, ausart eta probokatzailea lortzen duen clown lan bikainagatik, publikoarekin inplikazio eta konplizitate handia sortuz”.
‘¡Dale, Ramón!/Eutsi, Ramon!’ lanari eman zaio, “zalapartarik gabeko umoreagatik eta publikoarekin duen lotura hurbil eta zuzenagatik” eta “gai gisa, baliogabe uzten gaituen beldurra iradokitzeagatik”.
Maitane Sarralderentzat izan zen, Desaanuda lanagatik. Dantza garaikideko eta dilin dantzako ikuskizuna da
Truca Circus konpainiak jaso zuen, SOPLA ikuskizunari esker. Hiru konpainiaren arteko topaketa alai horretan, beren artea erakusten dute zirkuko diziplina ugaritan.
admin 2022, Sarituak, Sin categoría
Orain Bi konpainiak jaso zuen, MUTE ikuskizunari esker. Proposamen originala, atsegina eta zaindua da, eta ikusleak bete-betean harrapatzen ditu, emozioetan daukan garbitasunagatik, xalotasunagatik eta istorioaren garapenean duen elaborazio zainduagatik.
Kaleko Ikuskizun Onenaren Sariari dagokionez, “ex aequo” lortu dute konpainia bik: Delrevés Danza Vertical eta UpArte.