Umore Azokaren bigarren egunak programazioaren ekitaldi berezietako bat hartu du; 14:30ean, ohiko harrera ofiziala egin da eta 2023ko edizioan emandako sarien banaketa izan da, Leioako Mendibile Jauregian.
Sariak Leioako Alkatea den Iban Rodriguez Etxebarriak, Kulturako Zinegotzia den Estibaliz Bilbaok, Eusko Jaurlaritzako Kultura Zuzendaria den Aitziber Atorrasagastik eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Diputatua den Leixuri Arrizabalagak eman dituzte.
Iban Rodriguez Etxebarria Leioako Alkateak adierazi duenez, “sari hauek, kaleko artea indartu, kalitatea eman eta urtero Leioako kaleaak emozioz betezen dituen sektorea bultzatzen duten proposamenei balioa ematea dute helburu”.
Euriak aldez aurretik aurreikusitako programazioa aldatzera behartu bazuen ere, kaleko artearen jaialdia atzo hasi zen, kaleko antzerkiko 9 ikuskizunekin, Leioako hainbat agertokitan. Publikoak mota ugaritako emanaldietaz gozatzeko aukera izan zuen eta oraingik ere beste hiru ikuskizun-jardunaldi dituzte.
2023ko KONPAINIA SARITUAK
Trapu Zaharra konpainia gipuzkoarra izan da Euskadiko Ikuskizunik Onenaren saria jaso duena, “¡Dale, Ramón!” antzezpenarekin, zapartatik gabeko umoreagatik, publikoarekin izan zuen lotura hurbilagatik.
Jimena Cavalettiren konpainiaren “B.O.B.A.S (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales)”, Munduko Ikuskizunik Onenaren saria jaso du. Ikuskizun ausarta eta probokatzailea lortu zuten eta publikoaren inplikazioa eta konplizitatea lortu zuen.
Azkenik, 2023ko Aipamen Berezia Harrobi dantza Bertikala konpainia gaztearentzat izan da, “Geure(r)a” ikuskizunagaitik, zuzeneko musikaren, irudiaren eta dantzaren arteko fusio koordinatuagatik. Ikuskizunak emakumeen oroimena zalantza jartzea lortu baitzuen.
Horrez gain, ekitaldian Umore Azoka 2024 Aipamen Berezia kultura programatzailea den eta Artekaleko kidea den Pedro Ormazabali eman zaio.
UMORE AZOKARI BURUZ
Leioako Udalak UMORE AZOKA – Leioako Kaleko Artisten Azoka antolatzen du duela 24 urte. 1988tik zegoen Umore Jaialditik sortu zen azoka, eta arrakasta handia izan zuen publikoaren eta kritikaren aldetik.
Helburu nagusia kaleko arteen industria (antzerkia, dantza, zirkua, musika, eta abar) garatzen laguntzea da, kaleko arteen sektore horien kontsumoa, ibilbideak eta koordinazioa sustatuz, eta konpainien/taldeen/artisten sustapena azpimarratuz.
Gaur egun, Umore Azoka ikuskizunak erakusteko eta sustatzeko gunea ere bada, eta, aldi berean, profesionalen arteko urteroko foroa. Iaz, Umore Azokak 30.000 pertsona bildu zituen Leioan lau egunez.