DIBERTSIOA ETA KULTURA ETXEKO ATEAN
Leioan lehen mailako ikuskizun artistikoaz gozatzeko aukera dugu, ia etxetik irten barik. Kalean, udalerriko hainbat puntutan eta ikus-entzule guztiei zuzendutako gaiekin. Leioako eta gure inguruko pertsona guztiek hurbiltzeko, Kaleko Arteen alorrean egiten ari den lan bikaina ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Umore Azoka Leioaz ari naiz hitz egiten, jakina, erreferentziazko hitzordu eta arte kolektiborako topaleku gisa finkatu den eta kaleko arteetan espezializatuta dagoen azoka. Urtetik urtera gehiago dira Leioara etortzeko euren proposamenak helarazten dizkiguten konpainiak, eta ez Euskal Herritik bakarrik, baita Estatu osotik eta beste herrialde askotatik ere.
Gero eta gehiago dira, baita ere, beste udalerri batzuetatik bisitatzen gaituzten ikus-entzuleak, gehiegikerietan erori nahi barik, inguruan parekorik ez duen arte eskaintzaz gozatzeko. 4 egunez, gure udalerria agertoki erraldoi bilakatuko da, eta edozein pertsonak, eta zalantza barik esaten dut, gustatuko zaion edo harrituta utziko duen ikuskizunen bat aurkituko du. Eta norbaitek kontrakoa uste badu, katalogo hau kontu handiz irakurtzen jarraitzera animatuko dut, aurtengo programazioa ezagutu dezan.
Edo hobe oraindik, maiatzaren 16tik aurrera guztioi Leioara etortzeko eta gorputzari nahi duena egiten uzteko gonbitea luzatu nahi dizuet. Asko dago Ikusteko eta, batez ere, gozatzeko.
Argi daukat, beste urte batez, Umore Azoka Leioa oso arrakastatsua izango dela. Eta zer diodan jakinda esaten dizuet, badakidalako aurten ere Kultura Sailetik lan bikaina egin dela. Hemendik, nire aintzatespena eta eskerrona ekitaldi hau posible egiten duen taldeari. Eta, jakina, nire eskerrik beroena Leioako pertsona eta saltoki guztiei, euren laguntzari eta horrelako ekitaldiek ezinbestean dakartzaten deserosotasunen aurrean erakusten duten pazientziari esker, azoka hobetzen laguntzen dutelako.
Zuen zain gaituzue Umore Azoka Leioa 2019n. Ez hutsik egin!
MARI CARMEN URBIETA GONZÁLEZ
Leioako Alkatea