Kultur Leioako erakusketa-aretoa, Umore Azokan zehar, ARTEKALE GUNE bihurtuko da, kaleko arteen topaleku. Bertan, kafea hartu, lanerako txoko lasai bat aurkitu, lankideekin hitz egin edo azokara joaten diren gainerako profesionalekin topo egin dezakezu.
ARTEKALE gunea zabalik egongo da ostegunean 16:00etatik 17:30era, ostiral eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 17:30era.
MAIATZAK 16, osteguna
PLAZARATU.
Kaleko Arteen proiektuen aurkezpena KULTUR LEIOAKO Auditoriumean.
SAREAko programatzaileen eta ARTEKALE Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteko kide diren konpainien eta banatzaileen arteko bederatzigarren topaketa honen helburua da euskal konpainien prozesu artistikoak bertatik bertara ezagutzera ematea.
Profesionalentzako jarduerak.
12:00 – 14:00
ARTEKALE GUNEA.
12:00 – 12:10. Jardunaldiaren aurkezpena Etxepareren eskutik.
12:10 – 12:30. Kaleko Arteen ekosistema Italian.
12:30 – 13:00. Nazioarteko mapa.
Nazioarteko jaialdien aurkezpen txikiak Umore Azokan.
13:00 – 13:30. Estatuko programazioen aurkezpena Umore Azokan.
16:30 – 17:30
ARTEKALE GUNEA.
Mendibile parkean herri-bazkaria amaitu ondoren, Artekale Gunean izango gaituzu zain solasaldia kafetxo batekin amaitzeko, azken bultzada indarra hartzeko eta programazioa ikustera ateratzeko.
MAIATZAK 18, ostirala
ARTEKALE GUNEA.
Kaleko Arteen topalekua, kafe baten inguruan lan egiteko gunea.
12:00 – 12:15. ZIRKUA SAREAN TOPAKETAREN AURKEZPENA.
ZIRKUA SAREAN estatuko zirku-elkarte eta -profesional guztientzako topagunea da. CircoRED federazioak eta EZE Euskal Herriko Zirkuko Profesionalen Elkarteak antolatzen dute, INAEMen, Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Antzoki, Auditorium, Zirkuitu eta Jaialdien Espainiako Sarearen laguntzarekin. Aurten, 2024ko irailaren 19tik 22ra bitartean izango da, Bilbon, Zirkualde Jaialdiaren eta Zirkuko EKO-Pirinioak proiektu europarraren topaketen esparruan.
>12:15 – 12:30. Antzerki feministarantz.
Arte eszenikoen munduan genero-ikuspegia txertatzeko gida aurkeztu du Nus Cooperativak, gaur egungo feminismoek proposatzen diguten begiradarekin, antirazismoan, antikapitalismoan eta botere-abusuen aurka oinarritua. Artekaleren eskutik, euskaraz eta gaztelaniaz kontsulta daiteke gida hori.
12:30 – 13:00. OPEN KALE.
Euskadiko Kaleko Arteen Jaialdiak biltzen dituen aterki-marka gisa sortu da Open Kale. Marka malgua, dinamikoa eta likidoa, garai berrietara eta komunikazio-kanal berrietara egokitzeko modukoa. 16 jaialdi elkarturekin sortu da OPEN KALE.
13:00 – 14:00. VERMOUTH PROFESIONALA.
Programatzaileek, konpainiek eta egiaztatutako gainerakoek iritziak eta elkarrizketak partekatzeko.