Umore Azoka Leioako epaimahaiak 2024ko Aipamen Berezia eman dio LA CORCOLES konpainiari, “H” izeneko erakusketagatik.
Umore Azoka Leioako epaimahaiak 2024ko Aipamen Berezia eman dio LA CORCOLES konpainiari, “H” izeneko erakusketagatik.
2024ko Munduko Ikuskizun Onena CIE BALANCETOI & MALETA COMPANY konpainiak lortu du “Claudette” lanagaitik.
2024ko Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria LA PEZ konpainiaren “Plaza” lanarentzat izan da, freskotasunagatik, hurbiltasunagatik eta publikoarekin izan duen erabateko komunikazioagatik.
Euriaren ondorioz, antolatzaileek programazioa egunero birdiseinatu behar izan dute, espazio eta agertoki alternatiboak bilatuz, bai eta ordutegi berriak ere, aurreikusitako ikuskizun guztiak eskaini ahal izateko.
Sariek artisten talentua eta sormena balioestea dute helburu, baita sektoreko profesionalen ekarpena ere.
Iragarpen klimatologikoa dela eta, Leioako Udalak gaurko aurreikusitako programazioa aldatzea erabaki du. Ekitaldi batzuk beste agertoki batzuetara mugituko dira euriarekin bateraezinak direlako.
Artekale kaleko arteetan inplikatutako Euskal Herriko eragile guztiak biltzen dituen elkartea da, ekoizpen, erakusketa eta banaketa arloetan.
Eguraldiaren aurreikuspenak direla eta, Umore Azokaren XXIV. edizioaren antolakuntzak gaurko programatutako proposamenen ordutegia eta agertokia aldatzea erabaki du, klimatologiarekin bateraezinak direlako.
Leioako Umore Azoka estreinaldian dago. Aste honetan bertan hasiko den 24. edizioak espazio berri bat izango du, Alpadako hiri agertoki berritu berria.
Umore Azoka kaleko arteen sektoreko 250 profesionalentzako topagunea izango da, eta haiei zuzenduta hainbat jarduera egingo dira: elkarrizketak, bilerak edo meeting-ak, lanerako, ideiak partekatzeko eta hausnarketak egiteko guneak sortzeko, besteak beste.