Leioako Udalak antolatutako Umore Azoka 2024 hurrengo OSTEGUNEAN, MAIATZAK 16, hasiko da. XXIV. edizio honek, kaleko artearen diziplina guztiak batzen dituen azokak 41 konpainien 80 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu. Gainera, kaleko arteen sektoreko 250 profesionalentzako topagunea izango da, eta hainbat jarduera garatuko dira, hala nola, elkarrizketak, bilerak edo meeting-ak, lanerako, ideiak partekatzeko eta hausnarketak egiteko guneak sortzeko, besteak beste.
Kultur Leioako erakusketa aretoa ARTEKALE GUNEAn bihurtuko da, elkargune horietako bat izanik, lan egiteko, ikaskideekin hitz egiteko edo Azokako profesionalak aurkitzeko txoko lasaia. ARTEKALE gunea ostegunean 16:00etatik 17:30era eta bai ostiralan eta bai larunbatan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 17:30era egongo da zabalik.
OSTEGUNA 16
9:00etatik 11:00etara Kultur Leioako Auditoriumean Sareako Batzar Nagusia – Euskadiko Antzoki Sarea izango da, Batzarreko kideentzat jarduera dena.
11:30ean eta 13:30ak arte PLAZARATUren txanda izango da, SAREAko programatzaileen eta ARTEKALE Euskadiko Kaleko Arteen Elkarteko bazkide diren konpainien eta banatzaileen arteko bederatzigarren topaketa. Konpainiak lantzen ari diren prozesu astistikoak ezagutaraztea du helburu. Profesionalei zuzendutako jarduera da.
Arratsaldean, ikuskizunak hasi aurretik, 16:00etatik 17:00etara elkarrizketa irekia egingo da kaleko arteen eragileen artean, “Kaleko ikuskizunak euskeraz” izenburupean.
OSTIRALA 17
Ostiraleko profesionalei zuzendutako programazioa 10:00etan hasiko da Kultur Leioako aretoetan UmoreMeetingsekin. Konpainien eta programatzaileen arteko topaketa azkarrak izango dira, eta aldez aurretik jardueran izena eman beharko dute. Ekintza 11:30 arte izango da. (informazio gehiagorako, umoremeetings@artekale.org).
12:00etatik 14:00etara, ARTEKALE gunean, jardunaldiaren aurkezpena egingo du Etxeparek. Bertan, Italiako kaleko arteen ekosistemari buruzko hitzaldiak, Umore Azokan dauden nazioarteko jaialdien aurkezpen txikiak eta Azokako estatu programazioen aurkezpenak izango dira.
14:30ean, Mendibile Jauregian, harrera ofiziala egingo da. Betan, Umore Azoka 2023 sarien banaketa egingo da eta Umore Azoka 2024ko sari berezia izendatuko da ere.
Arratsaldean, 16:30etik 17:30era, sektoreko profesionalen arteko hitzaldi informal bat izango da Artekale gunean.
LARUNBATA 18
10:00etan eta 11:30ak arte, Kultur aretoetan Umoremeeting-ak, konpainien eta programatzaileen arteko topaketa azkarrak, egingo dira berriro. Jardueraren aurretiko izen-ematea eta informazio gehiago hemen aurkituko duzue: umoremeetings@artekale.org.
11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 17:30era, Artekale gunea zabalik eta sektoreko profesionalen eskura egongo da.
12:00etan Circo en Red topaketa aurkeztuko da, Estatuko zirkuko profesionalei zuzendua. 12:15ean, Nus Cooperativak arte eszenikoetan genero-ikuspegia txertatzeko gida aurkeztuko du.
12:30ean, OPEN KALE aurkeztuko da, Euskadiko 16 Kaleko Arte Jaialdi biltzen dituen aterki marka gisa sortua. 13:00etatik 14:00etara bitartean, vermoutharen ordua izango da profesionalek iritziak eta gogoetak partekatzeko.
Eguna amaitzeko, Kultur Auditoriumean, 16:30etatik 17:30etara, “A Peu de Carrer” dokumentala proiektatuko da (kalean) antzerkia kalera ateratzen denean.
UMORE AZOKARI BURUZ
Leioako Udalak UMORE AZOKA – Leioako Kaleko Artisten Azoka antolatzen du duela 24 urte. 1988tik zegoen Umore Jaialditik sortu zen azoka, eta arrakasta handia izan zuen publikoaren eta kritikaren aldetik.
Helburu nagusia kaleko arteen industria (antzerkia, dantza, zirkua, musika, eta abar) garatzen laguntzea da, kaleko arteen sektore horien kontsumoa, ibilbideak eta koordinazioa sustatuz, eta konpainien/taldeen/artisten sustapena azpimarratuz.
Gaur egun, Umore Azoka ikuskizunak erakusteko eta sustatzeko gunea ere bada, eta, aldi berean, profesionalen arteko urteroko foroa. Iaz, Umore Azokak 30.000 pertsona bildu zituen Leioan lau egunez.