XXIV. Umore Azoka – Leioako kale artisten azoka iragarriko duen kartela hautatzeko lehiaketarako deialdia egin du Leioako Udalak. Lehiaketan edonork har dezake parte, hala partikularrek nola enpresek.
XXIV. Umore Azoka – Leioako kale artisten azoka iragarriko duen kartela hautatzeko lehiaketarako deialdia egin du Leioako Udalak. Lehiaketan edonork har dezake parte, hala partikularrek nola enpresek.
Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatzen duen Kale Artisten Azokak, amaiera eman dio XXIII. edizioari, Estatuko garrantzitsuenetako bat dela erakusten duten bertaratze eta parte-hartze zifra batzuekin. Hain zuzen ere, 30.000 pertsona baino gehiago izan dira maiatzaren 18tik (osteguna) 21era (igandea) egin diren 90 emanaldietan.
Gaur bukatuko da Umore Azoka 2023. Leioako Kale Artisten Azokaren hogeita hirugarren edizioak ikuskizunen kalitatea eta publikoaren erantzun sutsua izan ditu ezaugarri.
Umore Azokak hirugarren eguna eta oparoena bizi du gaur. Leioako kaleetan ia hogeita hamar emanaldi izango dira, 12:30eatik goizaldera. Eguraldi onak lagundu egiten du eta goizetik nabaritu da jende asko heltzen ari dela herrira.
Umore Azoka bigarren egunean sartu da, atzo aurreikuspen guztiak bete zituen hasiera baten ondoren. Eguraldia, freskoa baina euririk gabea, ondo portatu zen eta ikuskizun guztiak arrakastaz burutu ziren publiko entregatu baten aurrean.
XXIII. edizioan, Umore Azoka Leioa Estatuko Arte Eszenikoen azokarik indartsuenetako bat da, eta kaleko arteetan bakarrik aritzen den bakarra da. Horren erakusgarri dira aurten programatzaile, ekoizle, artista eta kazetarien artean akreditatu diren ia 300 profesionalak.
Umore Azokaren XXIII. edizioa, Leioako Kale Artisten Azoka, bihar, maiatzak 18, hasiko da, eta igandera arte, hilak 21, luzatuko da. Tarte horretan 43 konpainiaren ikuskizunak izango dira, eta guztira 90 emanaldi eskainiko dituzte.
(Castellano) Umore Azoka – Feria de Artistas Callejeros de Leioa celebrará del 18 al 21 de mayo su XXIII edición y lo hará con la presencia de 43 compañías que ofrecerán 90 funciones de espectáculos callejeros de todo tipo de disciplinas, en 17 localizaciones repartidas por el municipio.
Maiatzaren 18tik 21era izango da eta programazio indartua izango du.
Gorde agendan egun hauek: maiatzak 18, 19, 20 eta 21. Eta eman izena gaurtik bertatik maiatzaren 2ra arte.