Sariek artisten talentua eta sormena balioestea dute helburu, baita sektoreko profesionalen ekarpena ere.
Sariek artisten talentua eta sormena balioestea dute helburu, baita sektoreko profesionalen ekarpena ere.
Iragarpen klimatologikoa dela eta, Leioako Udalak gaurko aurreikusitako programazioa aldatzea erabaki du. Ekitaldi batzuk beste agertoki batzuetara mugituko dira euriarekin bateraezinak direlako.
Artekale kaleko arteetan inplikatutako Euskal Herriko eragile guztiak biltzen dituen elkartea da, ekoizpen, erakusketa eta banaketa arloetan.
Eguraldiaren aurreikuspenak direla eta, Umore Azokaren XXIV. edizioaren antolakuntzak gaurko programatutako proposamenen ordutegia eta agertokia aldatzea erabaki du, klimatologiarekin bateraezinak direlako.
Leioako Umore Azoka estreinaldian dago. Aste honetan bertan hasiko den 24. edizioak espazio berri bat izango du, Alpadako hiri agertoki berritu berria.
Umore Azoka kaleko arteen sektoreko 250 profesionalentzako topagunea izango da, eta haiei zuzenduta hainbat jarduera egingo dira: elkarrizketak, bilerak edo meeting-ak, lanerako, ideiak partekatzeko eta hausnarketak egiteko guneak sortzeko, besteak beste.
Kategoria guztien artean, haurrei zuzendutako 7 emanaldi familiarrak nabarmendu daitezke, horietatik lau euskal konpainienak izanik.
Aurtengo programazioa osatzen duten 41 konpainietatik bost nazioartekoak dira, beraien profesionalak Portugal, Argentina, Frantzia, Suitza, Italia, Irlanda, Belgika eta Mexikokoak dira.
Leioako Udalak antolatutako Umore Azokaren XXIV. edizioa MAIATZAREN 16AN, OSTEGUNA, hasiko da. Emanaldi berri honek IGANDEA 19ra arte iraungo du eta, besteak beste, antzerki, dantza eta zirkuko 41 ikuskizun ekarriko ditu herrira.
Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.