Umore Azokaren izaera komertziala gero eta sendoagoa da, eta horren lekuko dira iaz Leioan elkartutako ehun programatzaile, profesional eta banatzaileak. Izan ere, hori da azokaren helburu nagusienetako bat: kale arteen merkatua garatzen eta indartzen laguntzea.
Helburu horrekin, profesionalek izena eman eta akreditatzeko epea zabaldu du aurten ere Umore Azokak. Apirilaren 29a arte egongo da zabalik, eta azokaren web orriaren bidez egin daiteke eskaera:
http://www.umoreazoka.org/es/inscripcion/
Azokaren programazioa zinez da erakargarria. 50 konpainia (19 Euskal Herrikoak, 19 estatukoak, eta 12 atzerrikoak) hautatu ditu zuzendaritzak 424 hautagaien artean, eta ikuskizun asko erabateko estreinaldiak izango dira. Konpainia guztien zerrenda ikusi nahi izatera, hemen duzu eskura.
Horretaz gain, II. Euskadi-Akitania Topaketa egingo da lehen aldiz Leioan. Akitania-Euskadi euroeskualdeak, Iparraldeko EKE Euskal Kultur Erakundeak, eta Etxepare Institutuak bultzatutako ekimena da. Eta noski, beste behin ere Euskal Antzoki SAREAk Biltzar orokorra egingo du bertan, eta profesionalentzako ARTELEKU espazioa atonduko du Umore Azokak.
Ez ahaztu, beraz: maiatzaren 19tik 22ra Leioako Umore Azoka zain duzu.