Teknika landu bati esker dramaturgia, konpromisoa, arriskua, antzerkia eta dantza orekaz batu, eta publikoaren emoziorik sakonenak pizten dituelako” saritu du Vendaval taldearen “Soif/Sed” lana Kale Ikuskizunik Onenaren Sariarekin.
Teknika landu bati esker dramaturgia, konpromisoa, arriskua, antzerkia eta dantza orekaz batu, eta publikoaren emoziorik sakonenak pizten dituelako” saritu du Vendaval taldearen “Soif/Sed” lana Kale Ikuskizunik Onenaren Sariarekin.
Larrua konpainiarentzat izan da Artista/ikuskizun berri Onenaren Saria “Larrua” lanagatik, “break dancean eta dantza garaikidean oinarritutako lengoaia propioa eraikitzeagatik eta dantzariek lortutako batasunagatik”.
Kukai dantza konpainiari eman dio aurtengo ohorezko saria Leioako XVII. Umore Azokak. Taldeak izan duen 15 urteko ibilbide oparoa aitortu nahi izan du azokak sariarekin. “Dantza tradizionala ikusgarri bihurtu du Kukai Dantza taldeak, beti begirada garaikidearekin”. Hala azpimarratu du Ana López Umore Azokako zuzendariak Leioako Mendibile Jauregian egin den sari banaketa ekitaldian. 2015eko Umore Azokako
XVII. Umore Azoka arrakastaz eta euskal taldeen protagonismo nabariarekin abiatu ostean, milaka herritar espero dituzte gaur eta asteburu osoan zehar antolatzaileek. Izan ere, gaur eskaintza zabaltzen baita. Guztira, 48 emanaldi izango dira, eta, tartean, 9 erabateko estreinaldi ikusi ahalko dira, 5 estatuko estreinaldi eta Vendaval konpainia frantsesaren “Soif” ikuskizunaren gaztelerazko bertsioaren estreinaldia, zeina Umore Azokaren laguntzaz egin
Zabaldu ditu hegoak XVII. Leioako Umore Azokak, eta lehen egunean Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko konpainien 20 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu. Hurrengo lau egunetan, igandera arte, guztira, 50 konpainia pasako dira azokatik 54 ikuskizun eta 125 emanaldi baino gehiago eskeintzera. Guztiak izango dira doan. Altua da, gainera, nobedadeen kopurua, Leioan ikusi ahalko diren hiru emanalditik
“Euskal konpainiak funtsezkoak dira Umore Azokarentzat, eta Umore Azoka funtsezkoa da euskal konpainientzat. Oso lotura estua dute”. Horregatik aurkeztu ditu Ana Lopez zuzendari artistikoak maiatzaren 19tik 22ra bitarte Leioako XVII. Umore Azokan parte hartuko duten Euskal Herriko konpainiak Bilbon Euskadiko Artxibo Historikoan eskainitako prentsaurrekoan. Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordeak ere parte
Leioako Umore Azoka kale arteentzako ezinbesteko erreferenterentea bihurtu da urteekin. Agerian uzten dute hori XVII. edizioko datuek. Izan ere, 50 konpainiak hartuko dute parte maiatzaren 19tik 22ra, eta 54 ikuskizun erakutsi eta 125 emanaldi eskainiko dituzte. Gainera, estreinaldi kopurua oso esanguratsua izango da, programako hiru ikuskizunetatik bi erabateko estreinaldiak izango direlako. Ana Lopez Asensio azokako
Umore Azoka jaialdia ezezik, festa eta azoka ere bada, eta urtero bezala profesionalentzako tailerrak eskainiko ditu. Lehena Pepe Zapatak eskainiko du maiatzaren 11an, eta email marketing-ari buruzko 3 orduko tailerra izango da (10:00-13:00H) Leioan. Ikastaroa debaldekoa da, eta izena eman liteke hemen klikatuz eta formalarioa betez apirilaren 29a baino arinago. Kultur komunikazioaren aditu entzutetsuenetakoa da
Umore Azokaren izaera komertziala gero eta sendoagoa da, eta horren lekuko dira iaz Leioan elkartutako ehun programatzaile, profesional eta banatzaileak. Izan ere, hori da azokaren helburu nagusienetako bat: kale arteen merkatua garatzen eta indartzen laguntzea. Helburu horrekin, profesionalek izena eman eta akreditatzeko epea zabaldu du aurten ere Umore Azokak. Apirilaren 29a arte egongo da zabalik,