ZOZOBRA
Poza ematen du horiek ikusteak!
Egoskorrak, oinarrizkoak, animaltasuna azal-azalean dutenak, beste garai batetik etorri berriak balira bezala.
Carmen andrea eta Alejandra, bere zerbitzari bereizezina, hiriaren erdialdean barrena doaz. Bata pasodoble-burrunba egiten duen gurpildun aulki batean eserita, bestea hari tiraka. Karmen andreak eguzki-arranoa bailitzan agindu eta erabakitzen du, Jainkoari otoitz eginez eta Jainkoa aipatuz. Alejandrak ez du pentsatzen, lan egiten du. Eta horrela izango da Jainkoak nahi duen egunera arte, baina nahiago nuke urte asko faltako balira horretarako.
Eta bien aurrean, mundua!