2018ko maiatzaren 17tik 20ra bitartean izango den Kale Arteen Leioako Azokak 525 proposamen jaso ditu 19. edizioan parte hartzeko. Umore Azokak berriro gainditu du, aurten, 2018ko edizioan parte hartzeko konpainien eskaera kopurua, guztira, 525 jaso baitira. 525 proposamen artistiko horietatik, 72 (%13,72) Euskal Herrikoak dira; 286 (%54,48) Estatukoak, 14 autonomia erkidegokoak; eta 167 (%31,80) nazioartekoak,