Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azoka, Euskadiko kaleko arte sorkuntzaren erakusleiho nagusi bilakatuko da berriro ere, estreinaldi izango diren 14 ikuskizun aurkeztuko dituzten EAEko eta Nafarroako 19 konpainiaren presentziarekin, hau da, bertako talentuaren kontzentrazio handiena, oso-osorik Kaleko Arteei eskainitako azoka-ekitaldi bakarrean. Maiatzaren 16tik 19ra Leioan ospatuko den azokan euskal sektore profesionalak izango