Maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an egingo den 2018ko Umore Azoka – Leioako Kale Artisten XIX. Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea azaroaren 8an bukatzen da.
Umore Azokak harrera egiten die kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei. Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat.
Lanek Estatuan estreinakoak edo 2016 eta 2017an zehar aurkeztutakoak izan behar dute, eta oso modu positiboan baloratuko da Azokan bertan estreinatzeko proposamena, betiere Azokaren Zuzendaritza Artistikoak behar beste denbora badu estreinu horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko.
Azokak atal berezia mantentzen du edizio honetan, 2018ko maiatzetik 2019ko maiatzera bitartean estreinatuko diren eta sormen/ekoizpen prozesuan dauden ikuskizunak aurkeztu ahal izateko, konpainien eta kultura eragileen arteko topaketen dinamikaren barruan. Proposamenak Azokaren bulegora bidali behar dira (atal honetan parte hartu nahi dela garbi azalduz) konpainiek egoki ikusten duten dokumentazio guztiarekin batera, eta aurkezpen proposamena azalduz (minutu gutxiko eszenatoki gaineko aurkezpena, showcasea, work in progress, komunikazioa).
Interesatuta dauden konpainiek 2017ko azaroaren 8ra arte eman behar dute izena web gunean. Han aurkituko dituzte parte hartu eta proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide guztiak.