Atzo, Trapu Zaharra konpainiari eman zion aurtengo ohorezko saria Leioako XVIII. Umore Azokak. Taldeak izan duen 35 urteko ibilbide oparoa aitortu nahi izan du azokak sariarekin. Gaur publikoak aukera izango du Trapu Zaharra konpainiaren “Sefiní” lana ikusteko, 18:00etan, Udondo Boulevardean.
Gaur ere, Leioako Musika Bandak aurkeztuko du « Sustraiak » kontzertua, bere 20. urteurrena ospatzeko. Ikuskizuna, “Tokiko Eszena” barruan dago eta Jose Ramón Aketxe Plazan egingo da, 20:30etan.