2018ko maiatzaren 17tik 20ra bitartean izango den Kale Arteen Leioako Azokak 525 proposamen jaso ditu 19. edizioan parte hartzeko.
Umore Azokak berriro gainditu du, aurten, 2018ko edizioan parte hartzeko konpainien eskaera kopurua, guztira, 525 jaso baitira.
525 proposamen artistiko horietatik, 72 (%13,72) Euskal Herrikoak dira; 286 (%54,48) Estatukoak, 14 autonomia erkidegokoak; eta 167 (%31,80) nazioartekoak, 25 herrialde desberdinetakoak, hala nola, Frantzia, Italia , Erresuma Batua, Belgika, Alemania, Finlandia, Holanda, Suiza, Polonia, Portugal, Noruega, Suecia, Ukrania, Argentina, Brasil, Costa Rica, Mexico, Uruguay, Kolonbia, Guatemala, Kanada, Cabo Verde, Israel, Korea edo Japonia.
Eskabide kopuruaren igoera horrek azken urteotako gorantzako joeraren ildotik jarraitzen du, eta argi erakusten du konpainiek Umore Azokan parte hartzeko duten interesa, erakusleiho aparta eta kaleko arteen galdu ezinezko hitzordua delako.
Azokaren zuzendaria hasi egin da, honezkero, 19. edizioan parte hartuko duten konpainiak eta ikuskizunak hautatzeko prozedurarekin, eta erabakia urtarrilaren 7a baino lehen emango da ezagutzera.
Iaz euskararen presentzia oso eskasa izan zen. 3 ikuskizun soilik ziren euskaraz eta 3 horietatik benetan bakarra izan zen euskaraz