Epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio Harrobi Dantza Bertikala konpainia gazteari, ‘Geure(R)a’ ikuskizunagatik, zuzeneko musikaren, irudiaren eta dantzaren arteko fusio koordinatuagatik eta bere hari poetikoagatik.
Epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio Harrobi Dantza Bertikala konpainia gazteari, ‘Geure(R)a’ ikuskizunagatik, zuzeneko musikaren, irudiaren eta dantzaren arteko fusio koordinatuagatik eta bere hari poetikoagatik.
Jimena Cavalleti Konpainiaren ‘B.O.BA.S. (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales)’ antzezlanari eman zaio, “ikuskizun lotsagabe, ausart eta probokatzailea lortzen duen clown lan bikainagatik, publikoarekin inplikazio eta konplizitate handia sortuz”.
‘¡Dale, Ramón!/Eutsi, Ramon!’ lanari eman zaio, “zalapartarik gabeko umoreagatik eta publikoarekin duen lotura hurbil eta zuzenagatik” eta “gai gisa, baliogabe uzten gaituen beldurra iradokitzeagatik”.
Maitane Sarralderentzat izan zen, Desaanuda lanagatik. Dantza garaikideko eta dilin dantzako ikuskizuna da
Truca Circus konpainiak jaso zuen, SOPLA ikuskizunari esker. Hiru konpainiaren arteko topaketa alai horretan, beren artea erakusten dute zirkuko diziplina ugaritan.
admin 2022, Sarituak, Sin categoría
Orain Bi konpainiak jaso zuen, MUTE ikuskizunari esker. Proposamen originala, atsegina eta zaindua da, eta ikusleak bete-betean harrapatzen ditu, emozioetan daukan garbitasunagatik, xalotasunagatik eta istorioaren garapenean duen elaborazio zainduagatik.
Kaleko Ikuskizun Onenaren Sariari dagokionez, “ex aequo” lortu dute konpainia bik: Delrevés Danza Vertical eta UpArte.
Dikothomia konpainiak irabazi du Euskadiko Kaleko Ikuskizun Onenaren Saria, “(`e.go)” lanarengatik, “mazoen erabilera orijinala duen lan garaikide, pertsonal eta ausarta, ikuskizunari ukitu poetiko garrantzitsua emanez. Halaber, ikus-entzuleekin lortzen duen konplizitatea elementu azpimarragarria da”.
Epaimahaiak Barsanti Konpaniari eman dio Aipamen Berezia “Kale Gorrian” obragatik, “ikuskizunari, gizarte eta politika arloan oinarritutako gaia planteatzeagatik, Kaleko Arteen Lengoaiak berez dituen baliabideen erabilera adimentsua eta ausarta eginez”.
Italiako Kolektiv Lapso Cirk konpainiarentzat izan da Artista/ikuskizun berri Onenaren Saria “Ovvio” lanagatik “ikuskizunari, oreken bitartez, elkarren arteko konfiantzan eta konplizitatean oinarrituta dagoen eta arriskua, sotiltasuna, dotoretasuna eta orijinaltasuna uztartzen dituen eta itxuraz xumea eta xaloa den jolasa planteatzeagatik”.