Gaitzerdi Teatroari, “Otsoko” ikuskizunagatik, bere alde estetiko eta interpretatiboa orekatuz proposamen integrala delako eta eraldagarriak diren elementu eszenikoak ezinhobe erabiltzen dituelako.
admin 2008
Gaitzerdi Teatroari, “Otsoko” ikuskizunagatik, bere alde estetiko eta interpretatiboa orekatuz proposamen integrala delako eta eraldagarriak diren elementu eszenikoak ezinhobe erabiltzen dituelako.
admin 2008
Cikaros & TinCan Company, Danimarkakoak, “Freaks” ikuskizunagatik, zirko garaikidea den ikuskizuna delako, non teknika eta dramaturgiaren egitura dibertigarria den eszenaratzearen alde egiten duen, artista bakoitzak bere kualitate zein kalitatea erakusten duen.
admin 2009
Producciones Javier Leonik aurkeztutako ‘Maletas de ida y vuelta’ ikuskizunari; izan ere, musika, antzezpen, dantza eta zirkuaren arloetako 23 artista elkartzen dira lan honetan, Mario Benedettiren testu adierazgarriekin batera. Eszenaratzea bikaina da, bai alderdi ibiltariari dagokionez, bai alderdi estatikoari dagokionez.
admin 2009
Industrial Teatreari, “Rojo” ikuskizunagatik. Bertan, aktore-teknika, eszenaratze egokia eta ikuslearekiko espazio-harremanaren proposamena batzen dira, bai eta obra-amaierako elementu formal eta interpretazio-elementu guztietan nabarmena den dotoretasuna ere.
admin 2009
La Pez konpainiari, “‘El show de la Patera Rosa’ ikuskizunagatik, izan ere, egungo gizartearen gaineko gai bati buruzkoa da: immigrazioa. Gaiari sentiberatasunez eta kritikotasunez eusten dio, benetan immigrazioa jasaten duten pertsonak lagun dituela; hau da, pertsona horiek ez dira eszenatokietako profesionalak, zabaldu nahi izan dituen mezuei zinezkotasuna emateko. Gainera, partaidetzarako eta konpromisorako jolas eszenikoak proposatu
admin 2010
Horrez gain, Carmen San Estebanek aurkeztutako ¿Entras? ikuskizunak AIPAMEN BEREZIA jaso du, lan bikaina planteatzeagatik, zentzumen guztietarako sentsazioak eragiten dituen armairu batean mikro antzezpen bakoitzera doan ikusle bakarra eta aktorea intimitatean elkartzearen zentzua antzerkiari bueltatzen dion lana; horrez gain, guztiok obraren protagonista sentiarazten gaituzten testu eta interpretazio zainduak ditu antzezlanak.
admin 2010
GAINERAKO MUNDUKO KALE IKUSKIZUN ONENARI SARIA Atempo ikuskizunari, Atempo Circena, zirku lengoaiak konbinatzen jakiteagatik eta agertokira modu koherentean eramateagatik, dotoretasuna, espazioa eta tempoaren kontrola nagusituz, betiere ikusleak liluratzea lortzen duen arriskuaren poetika eratzeko.
admin 2010
EUSKADIKO KALE IKUSKIZUN ONENARI SARIA Habitus Mundi ikuskizunari, Gaupasa Producciones eta Nacho Vilar Produccionesena, egitura dramatikoa gailentzen den ibiltaritza lana izateagatik, zuzendaritza ona bere diskurtsoaren adierazle bezala erabilitako elementu guztien erabilera zorrotzarekin, aktoreen lan bikainaren bidez eta umorea komunikazio zuzenaren plataforma eta tresna gisa baliatuz.
admin 2011
Austriako Irrwisch Theater konpainiari eta Metralleta y Murmuyo konpainiari (Teatro Gestual de Chile), planteatu dituzten ikuskizunak (oso ezaugarri desberdinekoak) kalean baino ezin direlako egin; izan ere, hiri-altzariak, kalean dauden pertsonak, espazio publiko eta pribatuak dramaturgian sartu eta erabiltzen dituzte, ikusleen partaidetza aktiboarekin eta umorezko tonu argiarekin.
admin 2011
Munduko Gainerako Tokietako Ikuskizunik Onena: Coliflor Circo Teatro konpainiaren `Salir´ lanari, tempo eszenikoaren kontrol bikainagatik eta zinez esanguratsua den eszenografiaren erabilera burutsu eta inteligenteagatik. Izan ere, eszenografia horretatik, istorio bat kontatzen dute, zirkuaren, musikaren eta antzerkiaren esparruetako baliabideak eta adierazpenak erabiliz. Gainera, aktore guztien interpretazioaren eta teknikaren kalitatea ere nabarmentzeko modukoa da.