Nafarroako Maximiliano Cosattik irabazi du aurten, Leioako Umore Azokak hirugarren aldiz abian jarri duen kartel lehiaketa. Estatuko hainbat lekutatik iritsitako 40 proposamenen artean aukeratu da irudia; horietako asko “kalitate artistiko handikoak” izan dira. Epaimahaikideak honakoak izan dira: Amaia Garaizabal, Arrigorriagako Udaleko teknikaria; Alejandro Antunez, Hortzmuga konpainiakoa; Jokin Nieto, diseinu-enpresa, eta Estibaliz Bilbao, Leioako Kultura, Kirol