TA-K-TA
Sentimenduak mugiaraziko dizkizun ikuskizuna.
Bizitza osoa daramat bizkarrean. Esperientziaz, oroitzapenez eta emozioz betetako motxila bat. Orain beste etapa batean nago, beste mundu batean, nik uler dezakedana baino azkarrago doan mundu bizkor batean.
Gauzak aldatu egin dira. Ez dira lehen ziren bezalakoak. Ni ere ez naiz lehengoa, baina gauza txikiak onartzen, horiez gozatzen eta amaiera onartzen ikasi dut. Zahartasuna beste etapa bat da, eta etapa hori maitatzen eta ez abandonatzen ikasi behar dugu.
Amaierarik gabe ez dago hasierarik, hasierarik gabe ez dago amaierarik.