Donostiako San Telmo Museoan aurkeztu da gaur eguardian, maiatzak 13, Kukai Dantza Konpainiak Cesc Gelabert dantzari eta koreografo ezagunarekin batera ekoiztutako ‘Gelauziak’ ikuskizuna. Pieza honen estreinaldia Leioako Umore Azokan izango da maiatzeren 16 eta 17an.
Aurkezpenean Jon Maia, ikuskizunaren eta Kukai Dantza Konpainiako zuzendaria, Cesc Gelabert bera, Iraia Oiarzabal, ‘Gelauziak’-en jantzi diseinatzailea eta Umore Azokako zuzendaria den Ana Lopez izan dira.
Jon Maia eta Cesc Gelabert-ek herri dantzei begirada berri bat emateko batu dituzte indarrak eta ‘Gelauziak’ da elkarlan horren fruitua. Ikuskizunaren lekuko eta zelatari, Néstor Basterretxea eskultore handiaren ‘Akelarre’ eskultura, izan ere eskultura ikusgarri horren inguruan eraiki dute ‘Gelagauziak’ ikuskizunaren koreografia.