Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, aukeratu ditu jada maiatzaren 16tik 19ra ospatuko den XX. edizioan parte hartuko duten 49 konpainiak. Udaleko Kultura Sailak, horretarako izendatutako Batzorde Artistikoaren bitartez, jasotako 620 proposamenen azterketa zorrotza egin du, azkenean Euskadiko 19 konpainia, Estatuko beste 19, atzerriko 8 eta “Tokiko Eszena” ekimenean parte hartuko duten