SOMOS TODES INMIGRANTES
Somos todes inmigrantes ikusle guztientzako kaleko ikuskizuna da, antzerkia, zirkua eta tangoa nahasten dituena. Migratzaile batek bere herrialdetik irten eta Europara sartzeko egindako ibilien kontakizuna da; errealitatea absurduarekin nahasten dugu komunikabideen eraginpeko aro batean. Fikziozko migrazioaren kontakizuna da, arabiar, afrikar eta latindar migrazioaren testigantzetan inspiratua. Valentinak bere istorioa kontatzen digu: nondik datorren, eta emakumeek ezin dutela bakarrik bidaiatu. Bere bikotekidea hil ondoren, haren lekua hartzea erabakiko du bere herrialdetik irteteko. Mugan, pasatzen uzten ez dion hesi bertikal baten aurrean aurkituko da. Sartzen uzteko, desafioak proposatuko dizkion jolas bat hasiko da orduan.