Leioako Udalak, Kultura eta Gazteria Sailaren eskutik, aurten ere “2016ko Umore Azokaren establezimendu laguna” kanpaina jarri dugu martxan. Leioako ostalaritza establezimendu guztiei zuzenduta dago kanpaina, eta azoka egunetan Leioako ostalaritza eskaintza ezagutarazteko helburua du. Tokiko ekonomia dinamitzatzeko baliabide paregabea baita Umore Azoka, are gehiago bizi dugun une ekonomikoan.
INFORMAZIO GUZTIA DUZU XEHEAGO HEMEN.