Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, bihar ekingo dio azken egunari, eta horrela emango dio amaiera 21. edizioari. Kaleko Arteen 100 emanaldi inguru izan dira, udalerriko 10 gunetanegon diren agertokietan banatuta. Jaialdiak 6 emanaldi izango ditu bihar goizeko saio osoan zehar, eguerdira arte.
Igandean, La Maite Guevarak “¡Qué buen día!” clown emanaldia eskainiko du Udaletxeko plazan;Intujaik “Soy la bomba” Aldapa eskuinean; Dominique Legrand mago frantziarrak eta Chon dinastiako haren laguntzaileak Dramagiaren “Sin varita y con sombrero” emanaldia egingo dute Udondo Bulebarrean, 12:30ean hasita. 13:00etatik aurrera La Chivata Teatro konpainia madrildarraren txanda izango da, “KROSS-MIC locas historias” antzezlanarekin. Antzezlan horretan, agertoki birakari bat, antzezlan paregabe bat, aktoreak altxatzen dituzten poleak eta Vienako orkestra sinfonikoa nahastuko dira, besteak beste. Jaialdia 14:00etan itxiko da Lanördikaren “Candido” eta Oihulari Klown S.L.-ren “Hor konpon” antzezpenekin, Udondo Bulebarrean.
Azken jardunaldi hori amaitu baino lehen, Leioako umore Azokak “profesional guztien, konpainia parte-hartzaileen eta antolakuntzako pertsonen lan bikainanabarmendu du, eta baita ikus-entzuleen portaera ere, eta horrek ediziorik bereziena izan delaesan gura du,urte eta erdiko pandemiaren osteanKaleko Arteen pultsua eta ilusioa berreskuratu dugulako”. Gorabehera aipagarri bakarra ostiral gaueko zenbait jarduera bertan behera uztea eta larunbateko jardunaldiko zenbait kokaleku eta ordutegi aldatzea izan da, euria dela eta