Intentsitate handiko hiru jardunaldiren ondoren apurka-apurka Umore Azoka 2014 badoa bukaerara hurreratzen. Halaber, bihar, maiatzak 18 igandea, oraindik aukera egongo da kontortzionista, klown, zirko artista eta musikariek eskeiniko dituzten azken emanaldiez gozatzeko. Gogorarazi beharra dago eguardian, 14.00etan, epaimahaiak hamabostgarren edizio honetako sarituak ezagutaraziko dituztela. Bertan, 2014ko Umore Azokako Kale Ikuskizun Onena, Euskal kale Konpainia Onena eta aurten batu diren bi sari berrien irabazleak, Merce 2014-MAC Jaialdi Sari Berezia publiko guztientzat zuzenduriko Umore Ikuskizun Onena nabarmenduko duena eta HAMEKA Sari Berezia Artista Berri Onenari eskeiniko zaiona, zehaztuko dira.
Zirko ikuskizunen artean Los Herrerita hirukotearen ‘Circo en el Desván’ zirku tailerra burutuko du Pinosolo parkean, trapezioan hegan egiten, soka eta pelota gainean oreka mantentzen, monozikloan ibiltzen eta uztaiekin malabar jokoak egiten ikasteko aukera emanez. Bestalde, Le Bruit du Sfumato konpainia frantsesak ‘Clap’, San Juan Bautista lekutua dagoen karabana barrenean burutzen den, zirko ikuskizun garaikide eta dibertigarriaren azken emanaldiak eskeiniko dituzte.
Kale arteetan presentzia nabarmena duen beste disziplinetako bat Dantza proposamenak dira. Igandean, Shakti Olaizola kontorsionistak ‘…irakurriz’ bere lan berria eszenaratuko du berriz ere José Ramón Aketxe plazan, eta Cielo Raso taldeak, ‘Carnaval’, gaur egunera arte heldu zaigun kaleko adierazpen artistiko herrikoienaren gaineko berrirakurketa jasotzen duen dantza pieza garaikidea eszenaratuko du Udaletxeko plazan.
Honekin batera, igande goiza erritmo eta melodiez jantziko da aurreikusita dauden hiru kontzertu bereziri esker. Sons de Toilek gorputzeko atal ezberdinekin egindako doinuak oinarri dituen ‘Zou!’ lana ikusgai egongo da Udaletxeko plazan, Garrapete clown hirukoteak berriz ‘El clownciertazo’ lanaren bigarren emanaldia eskeiniko du Boulevardean, eta Leioako Musika Bandak kalejira alaiean Pinosolo espazioara bidaratuko du publikoa bertan dauden ikuskizunak goza ditzaten. Besteak beste, ALBE-Algortako Bertsolari Eskolako kideek, bertsolaritza eta klown teknikak uztartuz, Bertsoklown, bertso lehiaketaren parodia taularatuko dute, Inozenzio klowna Fredi Paya, Itxaso Paya, Beñat Vidal, Inazio Vidal eta Arrate Illaro bertsolariekin agertuko dira tualagainean.
Vagalume Teatro talde andaluzak, bere aldetik, ‘Agitación senil’-en azken emanaldiari ekingo dio José Ramón Aketxe Plazan. Hiru agure ditugu antzezlaneko protagonistak. Egunero egunero topo egiten dute parkeko parkeko banku baten, baina ez dute elkar ezagutzen. Ustekabean kutxazain batean aurrean bat egitean, bakoitzaren bizi egoera tartgeko, bankura lapurretan sartzea erabakiko dute.