Lau egunez kale arteen hiriburu bihurtu ditu Leioako kaleak XVII. Umore Azokak, eta balorazio “oso positiboa” egin du antolakuntza taldeak. Guztira, 38.000 ikusle izan dira azokan -iaz baino 11.000 gehiago-, eta oso pozik azaldu dira eskaintza artistikoarekin ere. Euskadiko, estatuko eta nazioareko 50 konpainiak 54 ikuskizun eskaini dituzte lau egunotan, eta erabateko 21 estreinaldiz gozatzeko