Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Arteen Azoka, gaur ostegunean hasi da, eta bihar, ostiralean, bere lehenengo jardunaldi osoa ospatzeko prestatzen ari da jadanik. Eguerdian hasi eta ez da gauerdia igaro arte amaituko. Horrez gain, 14:30ean, Mendibile Jauregian Harrera Ekitaldi Ofiziala ospatuko da eta aurreko edizioko sariak eta Umore Azoka 2018 Sari Berezia banatuko