Larrua konpainiarentzat izan da Artista/ikuskizun berri Onenaren Saria “Larrua” lanagatik, “break dancean eta dantza garaikidean oinarritutako lengoaia propioa eraikitzeagatik eta dantzariek lortutako batasunagatik”.
Larrua konpainiarentzat izan da Artista/ikuskizun berri Onenaren Saria “Larrua” lanagatik, “break dancean eta dantza garaikidean oinarritutako lengoaia propioa eraikitzeagatik eta dantzariek lortutako batasunagatik”.
Leioako XVII. Umore Azokako epaimahaiak Vendaval, Philo&Jole eta Larrua konpainiak saritu ditu. “Teknika landu bati esker dramaturgia, konpromisoa, arriskua, antzerkia eta dantza orekaz batu, eta publikoaren emoziorik sakonenak pizten dituelako” saritu du Vendaval taldearen “Soif/Sed” lana Kale Ikuskizunik Onenaren Sariarekin. Philo&Jole konpainiak Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Saria jaso du “Mr. Pichichi” obragatik, “kale arteen funtsera
Kukai dantza konpainiari eman dio aurtengo ohorezko saria Leioako XVII. Umore Azokak. Taldeak izan duen 15 urteko ibilbide oparoa aitortu nahi izan du azokak sariarekin. “Dantza tradizionala ikusgarri bihurtu du Kukai Dantza taldeak, beti begirada garaikidearekin”. Hala azpimarratu du Ana López Umore Azokako zuzendariak Leioako Mendibile Jauregian egin den sari banaketa ekitaldian. 2015eko Umore Azokako
XVII. Umore Azoka arrakastaz eta euskal taldeen protagonismo nabariarekin abiatu ostean, milaka herritar espero dituzte gaur eta asteburu osoan zehar antolatzaileek. Izan ere, gaur eskaintza zabaltzen baita. Guztira, 48 emanaldi izango dira, eta, tartean, 9 erabateko estreinaldi ikusi ahalko dira, 5 estatuko estreinaldi eta Vendaval konpainia frantsesaren “Soif” ikuskizunaren gaztelerazko bertsioaren estreinaldia, zeina Umore Azokaren laguntzaz egin
Markeliñe konpainiaren “Andante” lanarentzat, kalea eraldatzeko erakutsitako ausardiagatik, eta kale antzerkiaren muinera joz publikoa giro poetiko eta iradokitzailean murgiltzeagatik.
Compagnie Les Mobilettes taldearen “Café Frappé!” lanarentzat, itxurazko soiltasunez espazio publikoarekin elkarrizketa sortu, eta ikusleekin benetan bat egitea lortzeagatik.
Paula Quintanarentzat “Latente” lanagatik, dantza eta antzerkia uztartzeko erakutsitako heldutasunagatik eta proiekzio aukera handiak dituen ikuskizun borobila sortzeagatik.
Skulls Co.‐en ‘Sinestesia’, zirku, dantza esperimentala, hip hop eta kalean hazteko kode zein lengoaia berrien fusioaren aukerak nabarmentzen duen taularatze originala proposatzen duen antzezlana delako.
Kadavresky Compagnie de Cirque‐ren ‘L’Effet Escargot’, publiko guztien barre kutsakorra sortarazten duen zirku berriaren erakusgarria delako, egunerokotasunaren elementuak hartu eta akrobaziak eta malabareak egiteko lan esanguratsuak bilakatzen dituena.
Kukai Dantza Konpainia‐ren ‘Gelajauziak’ , herri‐dantzen bilakaeratik abiatuta, mundu estetik o ezagunen garapenean aurrerapausua lortu dutelako, dimentsio unibertsaleko proiekzio artistikoa lortuz.