Antolakuntzak lekuz aldatu ditu ostiraleko Mendibile Jauregiko emanaldiak. Hauek dira aldaketak, beraz: Bakhus taldeak (18:00) eta Les Goulus konpainiak (19:30) Jose Miguel Barandiaran Behekoa Institutuan eskainiko dituzte beren emanaldiak, eta Tio Teronen Semeak Boulevardean izango dira (22:00).
Bestaldea, Deabru Beltzak taldearen “Su à Feu” ikuskizuna hasiera batean aurreikusi baino ordu erdi geroago hasiko da. Boulevardean izango dira 00:30ean.