Euskal ikuskizunik onenaren saria:
`Karrikan´, Kukai Dantza Konpainiarena, euskal dantza tradizionalaren estilizazioan oinarritzen den hizkera arakatu dutelako eta arlo garaikidera eraman dutelako. Eszenaratze onean eta dramaturgia sendoan oinarritutako lana da, eta dantzari-taldearen gaitasun tekniko eta artistikoak ere azpimarratzeko modukoak dira.