REFUGI
Refugi ikuskizuna orekan dago oinarrituta: kabletik ez erortzen laguntzen dizun oreka fisikoan eta beldurrak eta ilusioak bateragarri egiten laguntzen dizun oreka emozionalean. Refugi bihotzean hasten den bide bat da, sabeletik pasatzen da, non senak zeregin erabakigarria jokatzen duen, eta eszenatokian agertzen da, publikoak ibilbide horri jarraipena eman diezaion. Refugi orobat da adinak dakarren ahulezia fisikoaren eta energetikoaren aurkako borroka bat; bere muga guztiak gogoz kontra onartzen dituen pertsonaia batek bere samurtasunaren eta zaurgarritasunaren bidez gaindituko duen borroka bat, hain zuen.
















