Umore Azoka normaltasunez hasi da gaur, eta jende asko hurbildu da kale artez betetako eguneko egitarauaz gozatzera. Euria hasi, ordea, eta aldaketa batzuk izan dira egitarauean. Atzerpenez hasi dituzte emanaldiak zenbait taldek, eta bertan behera utzi dituzte beren saioak bost taldek: Ertza Dantzak, Carlo Mo & Mr Di taldeak, Gaitzerdik, Estampadesek, eta Titeres Errantes y Producciones Cachivachek hain zuzen ere. Gainontzeko ikuskizunek bere horretan jarraitzen dute. Egitarauaren araberaPez Limbo, Teatro Só, Colectivo Hiriko, Les Mobilettes, Markeliñe, To R Mansion, Los Moñekos, Dantzaz konpainienak.