Epaimahaikideak Aipamen Berezia eman diote Fet a Mà talde kataluniarrari ‘Swap!’ lanagatik
Leioako XIV. UMORE AZOKAk gaur, igandea maiatzak 19, eguerdian eman dio amaiera 2013ko edizioari, epaimahaikideak aurtengo ikuskizun irabazleak zeintzuk diren ezagutzera eman eta gero. Maiatzaren 16an hasi eta gaur amaitu den Feria honetarako 54 ikuskizun desberdin eta 53 konpainia aukeratu zituzten antolatzaileak, hauetarik hamabi Euskadikoak, beste hamabost Kataluniakoak, hamaika Estatu espainiarreko erkidego desberdinetakoak eta gainontzeko 17ak Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Frantzia, Holanda, Israel, Italia, Polonia, edo Turkiako artistekin osatutakoak.
2013ko irabazleak
2013ko UMORE AZOKA Saria Ikuskizun Onenari: Holandako Compagnie DaaDen ‘La cuisine macabre’ ikuskizunari, proposamenaren originaltasunagatik, agerraldiko bizkarrezurra bilakatzen dutelako gurdi bat eta horren inguruan interpretazioan eusten den dramaturgia eta gastronomiaren inguruko istorio beldurgarria garatzen dutelako.
2013ko UMORE AZOKA Saria Euskadiko Ikuskizun Onenari: Ertza konpainiaren ‘4 x 4’ri, hiriko hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgikoa, planteamendu estetikoa eta soluzio teknikoagatik, eta etnia desberdineko lau dantzarik koreografiatutako arte latza egiten dutelako.
Epaimahaiak erabaki du baita, Aipamen Berezia ematea Kataluniako Fet a Mà konpainiaren ‘Swap!’ lanari, dantza eta zirkoaren uztarketak eskaintzen duen fusioagatik, zaindutako oinarri teknikoaz baliatuta komunikatzeko gaitasun handia duen adierazkortasun poetikora daramalako.
XIV. UMORE AZOKAren Epaimahaia aditu hauek osatu dute: Carmen Blasco, Zaragozako Udaleko Zaragoza Kulturaleko Kaleko Ekintzen programazio burua; Filgi Claverie, Lapurdiko Harri Xuri/Artzamendi SIVOMeko arduraduna; Carlos Gil, ARTEZ aldizkariko zuzendaria eta antzerki kritikaria; Anna Giribet, FiraTàrregako programazio teknikaria; Fernando Pérez, Kultur Programazioko teknikari seniorra Bilboko Alhondigan eta Juan Pablo Soler, Teatro Circo de Murciako Gerentea eta Zuzendaritzaren albokoa eta La Red de Teatroseko Zuzendaritza Batzordeko kidea.