Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, aukeratu ditu dagoeneko maiatzaren 17tik 20ra egingo den XIX. edizioan euren ikuskizunak aurkeztuko dituzten 42 konpainiak. Lehiaketaren kudeaketa artistikoaren arduraduna den Kultura Sailak proposamenen originaltasunaren eta kalitatearen aldeko apustua indartu du. Hori, 100 emanaldi baino gehiago eta erabateko 14 estreinaldi izango dituen programazio osoan islatzen da.