Umore Azoka 2014- Leioako Kaleko Artisten Azoka aurkeztu da gaur goizeko 11:00etan Bilboko Rekalde Aretoan egin den prentsaurrekoan (Rekalde Zumardia 30, behaldea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila). Bertan izan dira: Miren Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua, Iban Rodríguez, Leioako alkatea ordea eta Ana López Asensio, Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Saileko Zuzendaria eta Umore Azokako zuzendari artistikoa.
Helburuak
Umore Azoka 2014 – Leioako Kaleko Artisten Azokak, maiatzaren 15etik 18ra ospatuko du bere hamabostgarren edizioa. Arte eszenikoen erakuslehio eta bere eragileen topagune izateko jaio zen gaur egun ezagutzen dugun arte eszenikoen hitzordu handia da eta helburu hauek ditu:
Kaleko arteen garapen industriala sendotu, hots, ikuskizunak erakutsi, baina baita sektorearen eragileen artean konpromezua, kontsumoa eta koordinazioa bultzatu.
Ikuskizunen erakusleiho izateaz gain, azoka didaktikoa eta komertziala ere bada eta horretarako artisten presentzia ahalik eta errentagarriena izan dadin bisitariak erakartzen saiatu.
Ikuslegoari kaleko artistek arte eszeniko eta gizarte dinamizazioari egiten dieten ekarpen itzela erakutsi.
Lau egunetan zehar, Leioan publikoak kaleko arteak ezagutu eta gozatzeko aukera izango du eta konpainia, programatzaile, banatzaile eta prentsak, harremanetan jarri edota ideiak trukatzeko, hau da, Leioa antzerkia eguneko 24 orduz bizitzeko tokia izango da.
Asko dira Umore Azokan parte hartzen duten konpainiak. Bertan Euskal Herriko, estatuko zein nazioarteko konpainia indartsuak, Azokan euren lanak erakusteko tokia aurkitu duten konpainia berriekin batera bizi dira, nagusitasun eta gaztetasun nahasmen honek Azokaren freskotasuna mantentzen duelarik.
43 konpainia, 45 ikuskizun eta 120 emanaldi
Aurten 300 proposamenetik gora jaso badira ere, 43 dira parte hartuko duten konpainiak, guztira 45 ikuskizun aurkeztuko dituztenak, 120 emanalditik gora
eskainiz. Hauetatik 6 nazioartekoak dira, Argentina, Frantzia eta Holandatik datozenak, 24 estatukoak, Aragoi, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia, Valentzia eta Murtziakoak, eta 13 euskal kopainiak.
Hauetariko askok egiten dute Leioan euren antzezlanen estreinaldia.
Umore Azoka 2014-k euskal konpainien 8 estreinaldi izango ditu (Borobil Teatroren “Marierrauskin zu izan zaitezke”, Ganso&Cíaren “Walkman”, Hortzmuga Teatroren “Nola”, Kolektibo Monstrenkoren “Athra Sílex”, Malas Compañías Circo Taldearen “Txatarra”, Shakti Olaizolaren “.. irakurriz” eta Trapu Zaharraren “La conga”), eta beste 10 Estatuko konpanienak (“Sub, el mundo de los ocultos. Una comedia underground”, Maravilla Teatro y Músicarena;”Me va gustando”, Marco Vargas & Chloé Brûlérena; “L´avant première”, Cía. Click de Artes Circensesena; “Llumero”, Factoría Norte/Gaupasarena; “El Clownciertazo”, Garrapeterena; “Cantare, volare”, Circo Deliciarena, “Despistats” Toti Toronell eta Pepa Planarena –azken hau Catalunyako Premi Nacional de Cultura izendatu berria–; “Obligacciones”, Arden Producciones eta Toni Aparisirena; “Vacío”, Otradanza konpainiarena eta “Tempus”, Visitantsena).
Umore Azokan izango da baita ere nazioarteko hainbat talderen ikuskizunen aurkezpena estatuan (Duo Laosen “Upside Down”, Kadavresky Compagnie de Cirqueren ”L´effet escargot”, Le Bruit Sfumatoren “Clap!”, Sons de Toileren “Zou!” eta Bram Graaflanden “The yelling kitchenprince”).
Estreinaldiak zein jada martxan dauden ikuskizunak izan, kaleko arte eszenikoen diziplina guztietako ikuskizunak izango dira, antzerkia, dantza, performanzea, clown, musika, zirkua, txotxongiloak, perkusioa edota kotortsionismoa, arte eszenikoen egungo sormena erakutsiz.
Honekin batera, ALBE-Algortako Bertsolaritza Eskolak “Bertsoklown” ikuskizuna aurkeztuko du eta Leioako Musika Bandak Kontzertu ibiltari dibertigarri bat eskeiniko du, Hamelingo txirularia balitz, ikuslegoa oinezkoentzako guneeetatik Pinosolo parkera eramango duena.
Lau egunetan zehar, Leioa kaleko antzoki erraldoia bilakatuko da, 26 gune ezberdinez osatutako 4 antzezgune. Urtero legez Umore Azokak gune berriak bilatzen ditu, Leioako txoko guztietara iritsi nahian eta aurten gune berri bat izango du, San Joan Bautista Plaza, eta ez-ohiko 3 gune: Elexalde Errota, Ikea Etxea eta Ikea Merkatua.
Umore Azoka Sariak
Parte hartzen duten konpainia guztien artetik, arte eszenikoetako adituek osatutako epaimahaiak aurtengo lanik onenak aukeratuko ditu Umore Azoka Sariak emateko: Umore Azoka saria ikuskizun onenari, Umore Azoka saria Euskadiko ikuskizun onenari eta aurten berri ditugun Mercè 2014-MAC Festival sari berezia publiko guztientzako umorezko ikuskizun oneari eta Hameka sari artista edo ikuskizun berri onenari, hauek garaikurra eta trofeoarekin batera beste kultur egitarau batzuetan kontratatua izatea dakarte.
Iaz Ertza konpainiaren “4×4” lanak irabazi zuen Euskadiko ikuskizun onenaren Umore Azoka Saria, Compagnie Daad holandarraren “La cuisine macabre”-k Ikuskizun onenaren Umore Azoka Saria eta Fet a Mà katalanen “Swap!” lanak izan Umore Azoka aipamen berezia jaso zuen. Maiatzaren 16an, ostirala, 14:00etan Mendibile Jauregian egingo den harrera ofizialean banatuko dira aipatutako hiru sariak
Sormenarekiko konpromezua
Umore Azokak bere osotasunean izan nahi du azoka. Hori dela eta, sormena laguntzeko apostua egiten du eta konpainien sormen lanak bultzatzeko lankidetza itunak sinatu eta kaleko arteekin konpromezua duten elkarteen partaide da. Aurten Umore Azokak lankidetza hitzarmenak ahalbidetu ditu eta Ganso&Cia, Kukai Dantza Konpainia eta Malas Compañías Zirko Taldeen azken lanak, “Walkman”, “Gelajauziak” eta “Txatarra” ikuskizunen sormen prozesuak lagundu ditu.
Elkarteei dagokienez, Sarea –Euskadiko Antzoki Sarea–, Red española de Teatros,
Auditorios y Circuitos de Titularidad Pública, COFAE eta Artekaleren – Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea–partaidea daeta baita sortu berri den European Open Streeteko bazkide-sortzailea eta Zirku Pirinioak mugaz gaineko proiektuaren kidea. Lankidetza hitzarmenak ere mantenduditu Zaragozako Pilar jaietan ospatzen den Kaleko Off Lehiaketarekin eta Murtziako Molina de Segurako Ad Jaialdiarekin.
Honekin batera, eta iaz bezala aurten ere Umore Azoka COFAE-ren Mugikortasun Zirkuitoan partehartuko du, konpainiak euren autonomia-erkidegoetatik kanpo lanak aurkeztea laguntzen duen ekimena.
Jarduera paraleloak
Emanaldiez gain, Umore Azokak bestelako jarduerak antzolatzen ditu, formakuntzako tailerrak, lehiaketak eta erakusketak, besteak beste.
Ekimen batzuk Umore Azoka baino lehenago burutu dira, nolabait Azoka denboran luzatuz. Aurten hauek dira jada egin diren jarduerak: “Se Busca”, Cielo Raso-Igor Calonge taldearen “Carnaval” ikuskizunerako figuranteak bilatu dituena eta “Kaleko ikuskizunak idazten ikasteko jardunaldiak”, Generik Vapeur talde frantziarraren zuzendaria den Pierre Berthelotek gidatu duena.
Besteak abian dira jada edo laster izango dira: Umore Azoka erakuslehio lehiaketa; konpainie zuzendutako“Norbere burua igogailuan saldu” izeneko tailerra, –bihar, maiatzaren 8an izango da– eta “Totinades. Pailazo baten zirriborroak” erakusketa bihar ere, maiatzaren 8an, arratsaldeko 20.00retan Kultur Leioako erakusketa gelan zabalduko da. Laminak, erretratuak, ikus-poesia eta instalazioek osatzen dute zuzendu, margotu, josi eta musika konposatzen duen Toti Toronellen pailazoaren erakusketa, pailazoaren mundua bere osotasunean bizi duena. Maiatzaren 13an, Kukai Dantza Konpainiaren “Gelajauziak” lana aurkeztuko da prentsaurrekoan Donostiako San Telmo Museoan eta behin Umore Azoka hasita, Artekale Gunea antolatuko da, Sarearen batzarra, La Red, antzoki, auditorio, zirkuito eta jaialdi publikoen sarearen zuzendarien batzarra eta batzar arrunta egingo dira, 2014ko urrian Milanen ospatuko den Open Street Association-Showcase Internacional eta ADDE-ren dantza katalogoa aurkeztuko dira. Larunbatean, maiatzak 17, VIII. Umore Azoka Argazki Rallya antolatuko da Leiar argazkilaritza elkartearen laguntzarekin.
Aurten, berriz ere martxan jarriko da ostalaritza dinamizatzeko sortu zen `establezimendu-laguna´ programa, zeinean denda partehartzaileek ordainketak onartuko dituzten akreditutako profesionalek duten `Umore Azoka dirua´-rekin.
Maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an ospatuko den Umore Azokan hirurehun programatzaile eta arte eszenikoetako aditu izango dira eta 40.000tik gora ikusle espero dira; Umore Azoka 2014 sormenaren topaleku eta komunikatzeko gunea izateaz gain irudimenezko gune bilakatu eta gozatzeko tokia izatea du helburu, Kaleko Artisten Azoka handia.
Umore Azokak erakunde hauen laguntza izan du:
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
INAEM (Musika eta Arte Eszenikoen Institutu Nazionala)
Eta guzti hauen konplizitatea eta lealtasuna:
Mendibile Jauregia, Bizkaiko Txakolina, Euskolabel, Leioako Merkatarien Elkartea, Artedrama, Zirku Pirinioak-Bide berriak, Zaragoza eta Murtziako Molina de Segurako Udalak, Open Street-Street Arts European Forum, Etxepare Insitutua, COFAE, Artekale, la Red eta Sarea.
Hola ! me gustaría me remitieran a mi dirección de correo todas las actividades previstas para la Umore Azoka 2014 .
¡ GRACIAS !
Tienes toda la información de las actividades que se van a desarrollar de modo paralelo a Umore Azoka en la web, dentro del apartado de «Actividades». Además, en el apartado «Programa» podrás ver todos los detalles de las compañías que acuden a esta edición, así como los horarios de actuación y escenarios. Si necesitases alguna cosa en concreto, por favor, ponte en contacto de nuevo con nosotros para que te la hagamos llegar. Saludos.