2014ko Umore Azokaren informazio guztia zure eskuan zian nahi baduzu, bertatik bertara, smartphone eta tabletetarako aplikazioa deskargatu, bai IOSen, bai Androiden. App-eko hizkuntza aukeratu (euskara, gaztelania ala ingelesa) eta ikuskizun guztien xehetasunez gozatu. Aplikazioan ikuskizunen bilaketak egin ahal izango dituzu egunaren, orduaren edo eszenatokiaren arabera. Horrez gain, zure mugikor edo tableteko agendan sartu ahal izango dituzu interesgarrien iruditzen zaizkizun horiek. Eta hori gutxi balitz, ikuskizun bakoitzaren kokalekua ikusi ahal izango duzu geokokatzeari esker, eta beraz, ez zara hortik galduko eszenatokien bila.
Umore Azokaren aplikazioak, gainera, albisteetarako atala dauka, gertatzen den guztiaren berri izan dezazun. Harremanetarako atala ere eskuragarri dauka eta sare sozialetarako konexioa.