Umore Azoka – Leioako kaleko artisten azokak 2025ean ospatuko du bere XXV. urteurrena. Ekitaldi hau gure erkidegoko arte eta kultura arloko garrantzitsuenetako bat bihurtu den honek, kaleko arteen ikuskizun eta jarduera ugari eskaintzen jarraituko du.
Hala ere, salbuespenezko inguruabarrak direla eta, ospakizun-datetan aldaketa txiki bat egiteko beharra ikusten dugu. Hasiera batean, Umore Azoka 2025eko maiatzaren 22tik 25era bitartean egitea aurreikusita zegoen, baina zenbait gogoeta logistiko egin ondoren eta dagozkion agintariekin lankidetza estuan, azokaren datak 2025eko maiatzaren 15etik 18ra aldatzea erabaki dugu.
Aldaketa honen arrazoia 2025eko maiatzaren 21ean San Mamesen jokatuko den Europa Leagueko finala da. Garrantzi handiko ekitaldi honek hotel-plazen eskari handia eragin du hirian, eta horrek zaildu egin digu gure artista, parte-hartzaile eta ikusleentzako ostatu-kudeaketa. Eusko Jaurlaritzarekin bilera bat egin eta hainbat aukera aztertu ondoren, erabaki dugu dugu aldaketa horrek Umore Azokaren ahalik eta garapen onena bermatuko duela, bai artistentzat, bai bertaratutakoentzat.
Aldez aurretik eskertzen dizuegu aldaketa hau ulertu eta babestu izana, eta data berri honek kaleko artearen azoka zoragarri honen 25 urteak ospatzeko edizio gogoangarri batez gozatzeko aukera emango digulakoan gaude.
Doikuntza hori gorabehera, Umore Azokaren jarduera-programa eta espiritu profesionala bere horretan mantenduko direla gogorarazten dizuegu. Gure komunikazioei adi jarraitzera animatzen zaituztegu, edizio berezi honetarako prestatzen ari garen jarduerei, artistei eta nobedadeei buruzko xehetasun gehiago izateko.
Zalantzarik edo kontsultarik izanez gero, jarri harremanetan Umore Azokako lantaldearekin.
2025eko maiatzean elkar ikusiko dugu Umore Azokaren XXV. urteurrena elkarrekin ospatzeko!