Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, martxan jarri du jadanik XXI. edizioaren programazioa, eta asteburuari bete-betean ekiteko prest dago. Ostiral honetan, jaialdia arratsaldeko bostak eta erdietan hasi eta ia gauerdira arte luzatuko da. Baina goizez ere profesionalei eskainitako jarduera bizia egongo da.
Ostiralean zehar 19 ikuskizun ezberdin eszenaratuko dira, 32 emanaldi artistikorekin. 19 ikuskizunetatik 10 euskal konpainienak dira, 7 estatuko konpainienak (Galizia, Murtzia, Madril, Gaztela eta Leon eta Katalunia) eta 2 nazioartekoak (Belgika eta Ukraina). Leioako umore Azokan ohikoa den bezala, jarduera gehien biltzen dituen egunetako bat ostirala da, eta baita ikus-entzule kopuruan igoera handiena erakusten duen eguna ere, asteburuaren aurrekari gisa.
Emanaldiak 17:30ean hasiko dira eta ikus-entzuleek lehenengo lau aukeren artean hautatu ahal izango dute: Arawakameren “Titiriscopio canalla”, Elexalde Errotan; Jordi L. Vidalen “Adventures in planet love” ikuskizuna, Udaletxean; Enmedio y Andrea Pazen “Fancy Fence”Bulebarrean (Stoa); eta Cia. Moveoren “Echoes”Udondo bulebarrean. Une horretatik aurrera, eszenatokia udalerriko beste eremu batzuetara zabalduko da.
Eduki artistikoari dagokionez, proposamenak hauek dira: Proyecto Larruaren“Muda” dantza ikuskizuna, Galiziako Nova Galega de Danza taldearen “Leira” dantza ikuskizuna eta Zinbulu Kolektiboaren “Errotzen” dantza bertikal emanaldia; Jordi L. Vidal konpainia belgikarraren “Adventures in planet love” akrobazia lana; Enmedio y Andrea Pazen “FancyFence” antzezlan katalana; Cia. Moveoren “Echoes” edo Cía. Barsantiren “Somos la Ley” antzezlanak; Arawakameren miniaturazko antzerkia, Nacho Vilar eta Yllanaren “Glubs” edo Trapu Zaharraren “Por hacer un favor…” umorezko lanak, Maybe a Company edo La Industria Teatreraren clowna; Dekru ukrainarren “Anime leggere”, Malas Compañías Zirko Taldearen “Zirkus”, Nueveuno madrildarren “Suspensión”, Zirkozaurreren “Kobr3” zirku-ikuskizunak, edo La Pezen “Rotonda circus” eta Zanguango Teatroren “Pas pas pas mirada nómada” performanceak.
Profesionalentzako jarduerak
Ikuskizunetara doazenentzako azokaren irekiera ofiziala biharko 17:30ean izango den arren, goizetik Umore Azoka Leioa profesionalentzat hasita egongo da. Horrela, 9:00etan, Kultur Leioako Auditoriumean, “Pandemia ostea Kaleko arteetarako” hitzaldia eskainiko da, teknikariek, zuzendariek eta sektoreko ordezkariek parte hartuta. Ondoren, 12:30ean, leku berean, Sorburu jarduera egingo da, oraingoan ere interesa duen jendearentzat irekia. Bertan, 4 proposamen artistikoren aurkezpenera ikusi ahal izango da.
16:30ean, konpainien eta programatzaileen arteko Plazaratu I topaketa hasiko daKulturLeioako Aretoetan. Topaketa horretan Umore Meetings topaketak izango dira, artisten eta ekoizleen arteko harreman zuzena errazteko. Aldi berean, 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era, Artekale Guneak sektoreko profesionalentzako lan-espaziogisa funtzionatuko du etengabe.