“IZARREN HARTZA- LA OSA ESTELAR”
Irdin hartz-kume emea bakarrik eta abandonatuta dago bizitzako bidean.
Malenkoniatik ihesi dabil bere izaera eta balioa miatuz, “munduan leku bat” bilatu nahian, zoriontsu bizitzeko aukera emango dion familia bat eta etxe bat bilatu nahian.
Mehatxu batek erne jartzen ditu basoko animaliak: Otso Zuri bakartiak bere nahia inposatzen du gutxien espero den tokian. Basoaren sakoneko isiltasunean indar natural handi bat sortzen da, eta lehen benetakoa zirudien etorkizuna biraka dabil orain, kontrolik eta zentzurik gabe.
Irdin hartz-kumeak bizitzara, maitasunera eta bere barnerantz joateko hartu duen erabaki sendoak erakutsiko dio bere amets guztiak bizi diren mendiaren bihotzera iristeko bidezidorra.