UMORE AZOKA-Kaleko Artisten Azokak Markeliñe konpainiari eman dio 2013ko Ohorezko Saria, antzerkigintzan “ahotsa kasik altxatu gabe” emandako ia hiru hamarkadengatik eta “langile nekaezinak, profesional apartak eta ondo egindako antzerkigintzaren enbaxadoreak” direlako. Ohorezko sari honetaz gain, Mendibile Jauregian izan den ekitaldian 2012ko irabazleen sariak banatu dira. La Passante talde frantziarrak ‘Rue des Dames’ lanagatik irabazitako Ikuskizun