Umore Azokak berriro gainditu du, aurten, 2017ko edizioan parte hartzeko konpainien eskaera kopurua, guztira, 506 jaso baitira. 506 proposamen artistiko horietatik, 64 (%12,64) Euskal Herrikoak dira; 255 (%50,39) Estatukoak, 16 autonomia erkidegokoak; eta 187 (%36,95) nazioartekoak, 27 herrialde desberdinetakoak, hala nola, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Alemania, Belgika, Txekiar Errepublika, Ukrania, Finlandia, Estatu Batuak, Kanada, Cabo