Zabaldu ditu hegoak XVII. Leioako Umore Azokak, eta lehen egunean Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko konpainien 20 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu. Hurrengo lau egunetan, igandera arte, guztira, 50 konpainia pasako dira azokatik 54 ikuskizun eta 125 emanaldi baino gehiago eskeintzera. Guztiak izango dira doan. Altua da, gainera, nobedadeen kopurua, Leioan ikusi ahalko diren hiru emanalditik