Azken txanpan sartu da azoka ekitaldiz betetako asteburuarekin. Larunbata egin handia izango da, eta jende joan-etorri handia espero dute antolatzaileek, programatutako 47 emanaldiez gozatzeko. Nabarmentzekoak dira, adibidez, Philo&Jole, Yeyo Guerrero Producciones, Sainete, Mumusic Circus eta Suhar Prest Zirko Taldea konpainiek eskainiko dituzten erabateko estreinaldiak, eta baita Toi D’abord, Cía Delá Praká eta Bakhus nazioarteko taldeek