Umore Azoka, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiar Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin Leioako Udalak antolatzen duen Kaleko Artisten Azokak bere hamabosgarren edizioa ospatuko du maiatzaren 15 eta 18a bitarte. Aurreko urteetan legez, interes handia piztu du jada kaleko arteen erreferente bilakatu den topaguneak eta hirurehunetik gora proposamen artistiko jaso izan ditu,