“Murmullo” (euskaraz, Marmarra) belarrira egiten den murmurra da, barruan jaiotzen den ahots bat, eratzen gaituen guztiaz osatzen dena: gure bizipenak, beldurrak, traumak, ezinegonak, etab.
admin Egitaraua, Konpainiak
“Murmullo” (euskaraz, Marmarra) belarrira egiten den murmurra da, barruan jaiotzen den ahots bat, eratzen gaituen guztiaz osatzen dena: gure bizipenak, beldurrak, traumak, ezinegonak, etab.
admin Egitaraua, Konpainiak
Zorigaiztoko osagai bat duen bakar-lan bat. Kale-antzerkia eta antzerki fisikoa pieza bakar batean fusionatzen dira, non artista harro baten ametsa amesgaizto bihurtzen den.
admin Egitaraua, Konpainiak
Bizitza amaierarik gabeko ziklo bat da. Behin eta berriz bueltatzen den erritmo bat, bukatzear dagoen edo hasi berria den ez dakizun kulunka bat.
admin Egitaraua, Konpainiak
Objektuaren eta espazioaren arteko harremana ekintzari hasiera emateko aitzakia da. Pieza honek gorputza muturrera eramateko premisa mantentzen du, arriskuaren barruan umorea eta magia bilatzen saiatuz.
admin Egitaraua, Konpainiak
Ezer ez da ezinezkoa bi maitalerentzat, nahiz eta mundu paraleloetan bizi: neska, ameslaria, oinak lurrean mantentzeko beldurrez; eta mutila, zapatari egoskorra, inoiz gorantz begiratu ez duena.
admin Egitaraua, Konpainiak
Itxialdian isolaturik dagoela, mundu magiko bat sortzen hasi da, non ziurgabetasuna eta beldurra amets itsaropentsuenen bidez eklipsatzen diren.
admin Egitaraua, Konpainiak
“Credo” (euskaraz, Kredo) dantza ibiltari pieza bat da, Galiziako lurraldeko naturaguneetan aurkezteko sortua izan zena, bidegurutzeetan.
admin Egitaraua, Konpainiak
Horman, harresian edo amildegian, Pistacatro konpainiak, Duelirium-en eskutik, giro gogor eta narrasti hori ekarri nahi du gogora; batetik bestera doan bidea zeharkatu nahi du, ilunatzean hasten dena eta amildegian amaitzen.
admin Egitaraua, Konpainiak
“Signos” (euskaraz, Keinuak) zirku-ikuskizun bat da, Mano a Mano konpainiak sortua. Bi pertsonek eta irin kopuru handi batek unibertso bitxi eta poetiko bat sortuko dute.
admin Egitaraua, Konpainiak
Bi gizon eta emakume bat, helburu bera lortu nahi duten lagun-aurkari-maitaleak: Zoriontasuna! Txantxa dibertigarrien eta espero gabeko trikimailuen artean, hiru pertsonaiek publikoarekin batera egingo dute Bizitzaren bidaia.