Agiri hau Azokan izena eman nahi duten profesionalentzat da (programatzaileak, konpainiak, banatzaileak, prentsa, erakundeak…).
Apirilaren 11n zabalduko da 2023ko Leioako Umore Azokako profesionalentzako deialdia.
Apirilaren 11n zabalduko da 2023ko Leioako Umore Azokako profesionalentzako deialdia.
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Plazen kopurua mugatua denez, fitxa jaso ahala egingo da izen-ematea. Dauden plazen arabera eta antolakuntza-irizpideen arabera izendatuko da hotela.
- Azokak honako hauek emango ditu:
- Topagunera sartzeko agiria.
- Egunean 13 €-ko txartelak, lankide diren ostatu-establezimenduetan erabiltzekoak.
- Foro eta topaketetan parte hartzea.
- Ikuskizun mugarrituetarako sarrerak.
- Bertaratzen diren profesionalek ordainduko dituzte ostatatze-gastuak. Hotel NH La Avanzadako gelen prezioak:
- Banakako gela gosariarekin: 60 €/egunean + % 10 BEZa.
- Binakako gela gosariarekin: 80 €/ egunean + % 10 BEZa.
Iritsitakoan ordainduko da hoteleko harreran.
- Gonbidatutako erakunde bakoitzak ordezkari bakarra izan dezake. Hortik aurrera datozenak beren gastuen kargu egingo dira, eta orri desberdinetan eman beharko dute izena.
- Telefono mugikor baten zenbakia adierazi behar da, harremana berehalakoa izan dadin, premia balego.
- Adierazitako egunetan bertaratuko ez bazara, mesedez, garaiz jakinarazi Azokako bulegoari.
- Eskabide hau 2023ko maiatzaren 2a baino lehen bidali behar da.
- Umore Azokan izena emateko fitxa jasotzean, erakundeak baieztapen-mezu elektroniko bat bidaliko du; jasotzen ez baduzu, mesedez jarri harremanetan gurekin:
- Tel: +34946072578
- e-mail: profesionales.umoreazoka@leioa.eus