Umore Azoka jaialdia ezezik, festa eta azoka ere bada, eta urtero bezala profesionalentzako tailerrak eskainiko ditu. Lehena Pepe Zapatak eskainiko du maiatzaren 11an, eta email marketing-ari buruzko 3 orduko tailerra izango da (10:00-13:00H) Leioan. Ikastaroa debaldekoa da, eta izena eman liteke hemen klikatuz eta formalarioa betez apirilaren 29a baino arinago.
Kultur komunikazioaren aditu entzutetsuenetakoa da Pepe Zapata, estatuko erreferentzia nagusia arlo horretan. Izan ere, Bartzelonako Mercat de Les Flors-eko marketing eta komunikazio arduraduna izan ondoren, Tekneculturako bazkide eta aholkularia da egun. Pompeu i Fabra unibertsitatean ere irakasle da, eta aktore gisa aritzen da. Horretaz gain, Ferrá Adriá sukaldariaren Alícia fundazioarekin kolaboratu du.
Egunerokoan eta itxura batean erraz erabiltzen dugun tresna da posta elektronikoa, oso baliagarria konpainiekin eta kultur entitateekin harremanetan jartzeko. Baina, ¿emaila behar bezala erabiltzen ote dugu? Pepe Zapatak erakutsiko digu nola. Gogoratu Albert Einstenek esan zuen: “gauzak ahalik eta xume eta errazen izan daitezen ahalegindu behar da, baina ez sinpleago egin”.